Arditurri Tren Berdean ezagutzeko aukera, datorren asteazkenean

Hiru tren-irteera izango dira Pagoaldetik

Datorren asteazkenean (hilak 25) Arditurriko meategiak Tren Berdean ezagutzeko aukera paregabea izango da, prezio berezian. Txu-txu trena 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan aterako da Pagoaldetik Arditurrira. Trena gehi oinarrizko bisita konbinazioaren prezioa 5 € (3 € bost urtez beheitiko haurrek) izango da eta trena sakoneko bisitarekin, 7 €.

Aldez aurretik erreserba egin beharko da, plazak mugatuak baitira. Horretarako, 943 49 50 69 edo 688 895 068 telefonoetara deitu daiteke edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net-era idatzi.

Era berean, Arditurriko Interpretazio Zentroan ikusgai dago Arditurriko meatzaritzaren azken urteei buruzko argazki erakusketa, Manuel Rodríguez langile ohiari esker eskuratu dira argazki hauek. Erakusketaren ordutegia asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara da, eta igandetan 10:00etatik 14:00etara.

Gehigarriak

Arditurri Tren Berdean ezagutzeko aukera, datorren asteazkenean