Osasun Pastoraleko bolondresak omenduko ditu Udalak xanistebanen atarian

Soka dantzako gonbidatuak Oiartzungo Asanblada Feministako kideak izango dira

Aurtengoan, Osasun Pastoraleko bolondresak izango dira herriaren partetik Xanistebanetako omenduak abuztuaren 1eko kultur ekitaldian.

Petra Lekuona zaharren egoitzako bolondres joaten diren emakume batek osatzen du Osasun Pastorala, hango egoiliarrei lagun egitera eta poza eramatera joaten direnak. Egiten duten lana aitortu nahi zaie. Zaintza eta akonpainamendu lan hau egiten duten emakume hauen ezkutuko lana gizarteratu.

Duela 21 urte sortu zuten Osasun Pastorala Kontxi Erizek eta Koro Labandibarrek. Ordutik, emakume dexente pasatu dira taldetik eta gaur egun, zortzi bat dira. Hamabostero, bingoa antolatzen dute Petra Lekuonan eta egun berezietan ekintza bereziak egiten dituzten (danborrada sanferminetan, sanferminak, Aiton-amonen Astea irailean...). Eguberrietan eta maiatzean, gaixoen Pazkoaren bueltan, etxeetara bisitak ere egiten dituzte.

Bestetik, xanistebanen hasierako soka-dantzako gonbidatuak Oiartzungo Asanblada Feministako kideak izango dira aurtengoan. Mugimendu feministak herrian egin duen lana aitortu nahi da (M8aren herriko antolaketa, festen ereduaren inguruko hausnarketa, eraso sexisten kontrako jarrera...) eta zoriondu.

Gehigarriak

Osasun Pastoraleko bolondresak omenduko ditu Udalak xanistebanen atarian