Lartaun abesbatzak Hipatia lorategian kontzertua emango du

Udalak herritarrak saio berezira gonbidatu ditu

Lartaun abesbatzak eta Udalak batera aurkeztu dute herriko abesbatzak hilaren 14an (larunbata, 22:00etan) Hipatia lorategian eskainiko duen kontzertu berezia. Josune Cousillas Kultura zinegotziak Lartaungo zuzendari Maddalen Dorronsororekin eta abesbatzako zuzendaritza batzodeko kideekin (Maite Gezala; Pedro Gonzalez; Mikel Idiazabal; Martin Otazo; Arrate Romera eta Serapio Unsain) batera aurkeztu du saioa.

Maiteak galde egin zautan izenburua du kontzertuak eta maitasunaren inguruko abestiak izango dira Lartaungo ahotsetan entzungo direnak: euskaraz eta gazteleraz, Hego Amerikako abestiren bat tarteko. Ordubete inguru iraungo du saioak.

Dohainik izango da emanaldia eta entzuleak esertzeko aulkiak jarriko dira. Eguraldi txarra eginez gero, kontzertua udaletxeko areto nagusian izango da.

Oiartzungo Udalak 50 urte baino gehiagoan Lartaun abesbatzak herriari egin dion eskaintza kulturala eskertu nahi du publikoki, eta herritarrak saio eder honetara gonbidatu.

Gehigarriak

Lartaun abesbatzak Hipatia lorategian kontzertua emango du