Xanistebanetako hesien zaintzako lan-poltsa irekiko da

Hilaren 20 arte eman daiteke izena

Xanistebanetan hesien zaintzan lan egin nahi dutenentzako lan-poltsa irekiko da hilaren 9an (astelehena). Uztailaren 20a izango da izena emateko azkeneko eguna, udaletxeko harreran.

18 urteak beteak izatea, oiartzuarra izatea eta euskarazko B2 maila izatea dira hesien zaintzan lan egiteko baldintzak. 

Hesien zaintzaile izango direnen zozketa publikoa hilaren 24an egingo da, 15:00etan udaletxeko areto nagusian.

Euskaraz B2 maila baduela frogatzen duen agiriren bat duenak izen-ematerakoan aurkeztu beharko du. Gainerakoek, hilaren 26an eta 27an ahozko elkarrizketa egin beharko dute gaitasuna frogatzeko.