Tronpeoko malda norabide bakarrekoa izango da udaleku irekien sartu-irteeretan

Udaleku irekiak martxan dauden bitartean (gaurtik, hilak 2, hilaren 30a arte) Tronpeoko malda norabide bakarrekoa izango da 09:00etatik 09:30era eta 13:00etatik 13:30era, alegia, udaleku irekien sartu-irteera orduetan.

Ikasturtean zehar bezala, Tronpeo maldako sarrera itxiko da Iturriotzen autobus zerbitzua dagoenean, trafikoa hobeto antolatzeko. Tronpeon goitik behera baino ezingo da jaitsi ordu-tarte horietan.

Gehigarriak

Tronpeoko malda norabide bakarrekoa izango da udaleku irekien sartu-irteeretan