Lintziringo zubia itxiko da gaurtik, lanengatik

Carrefourrera eta Makarrastegi poligonoetara joateko bide alternatiboa markatuko da

Lintzirin eremua biziberritzeko lanen azken fasean baitan, gaurtik (hilak 25) uztailaren 5a arte Carrefourrera joateko zubia itxita egongo da.

Carrefour eta Makarrastegi poligonoei eragingo die itxierak. Nondik ibili behar den markatua egongo da bertan.