Lanbarren poligonoko 21 enpresa bisitatu ditu LANINek

Lintzirin poligonoko enpresetara bisitak hasi dira

Lanbarren poligonoko enpresa ttiki eta ertainetan euskararen erabilera gehitu eta normalizatzeko LANIN egitasmoaren aurkezpena egin da banaka. 36 enpresarekin harremanetan jarri dira LANINeko teknikariak eta horietako 21 bisitatu dituzte.

Bisitatutako enpresa gehienek interesa agertu dute LANIN egitasmoarekin bat egiteko: 12k. Dagoeneko batek hitzarmena sinatu du eta gainerakoak, bakoitzak bere errealitatearen eta aukeren araberako konpromisoak zehaztuko dituen hitzarmena onartzekotan daude.

Lanbarrenen izandako harrera ikusita, Lintzirin poligonoko enpresak bisitatzen hasi dira LANIN egitasmoko dinamizatzaileak.

Gehigarriak

Lanbarren poligonoko 21 enpresa bisitatu ditu LANINek