Chavela Vargasi buruzko dokumentala Oiartzunen, Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatzeko

Emanaldia hilaren 29an da

Chavela Vargas abeslariari buruzko Chavela dokumentala ikusteko aukera izango da hilaren 29an udaletxeko areto nagusian (19:00etan) Udaleko Feminismo sailak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta.

Ekainaren 28an Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatuko da. LGBT Harrotasun Eguna aintzat hartuta, Chavela Vargas abeslari, borrokalari eta sinboloaren bizitza gogora ekarriko da maila handiko dokumental baten bidez.

Catherine Gund eta Daresha Kyi zuzendarien lana da Chavela. Orain arte, besteak beste, Berlinalen, Guadalajarako Film Jaialdian (Mexiko), Malagako Nazioarteko Film Jaialdian eta Bartzelonako Muestra Internacional de Cine Gay y Lésbico-n dokumental hau ikusteko aukera izan da. Orain, Oiartzunen ere izango dugu, dohainik.

Gehigarriak

Chavela Vargasi buruzko dokumentala Oiartzunen, Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna ospatzeko