Azken egunetako eraso sexistak salatzeko mobilizazioarekin bat egingo du Udalak

19:30erako luzatu du deialdia mugimendu feministak

Oiartzungo Udalak Antiju Morik talde feministak gaur 19:30erako Doneztebe plazan deitu duen mobilizazio zaratatsuarekin bat egingo du, herrian zein Euskal Herrian aazken egunetan izan diren indarkeria sexistaren kasuak salatzeko.

Oiartzunen azken egunetan izan diren sexu-erasoak; 2016ko San Ferminetako talde-bortxatzaileak aske uzteko erabakia eta atzo, hilak 21, Arabako Asparrena herrian hildako emakumearen heriotza salatzeko deitu du mobilizazioa mugimendu feministak.

Udalak bat egingo du mobilizazioarekin eta herritarrak ere bat egitera deitu nahi ditu, emakumeok arriskurik gabeko eta berditasunean bizitzeko bizitzeko eskubidea izan dezagun.

Gehigarriak

Azken egunetako eraso sexistak salatzeko mobilizazioarekin bat egingo du Udalak