Udako igerilekua irekita dagoenean eremuko trafikoa berrantolatuko da

Sibeluts kaletik heldu beharko da igerilekura autoz

Udako igerilekua irekita dagoen egunetan, inguru horretako trafikoa berrantolatuko da, besteak beste, oinezkoentzako eremu seguruak sortzeko.

Iaz martxan ereduari jarraituta, Pikabeneko biribilgunetik hilerrira ezingo da autoz pasatu, bidea Goizueta kale parean itxiko baita. Hori dela eta, igerilekuko aparkalekura Sibeluts kaletik iritsi beharko da -Haurtzaro Ikastolatik hilerrira doan bidetik-.

Hilerritik Goizueta kalera bitarteko errepide zatia norabide bakarrekoa izango da eta ibilgailuen zirkulaziorako errail bakarra izango du, espaloiak oinezkontzako izan daitezen.

Trafiko berrantolaketa honekin Goizueta kalea, hilerriko aparkalekua, Txara gainekoa eta Sibeluts kaleko errail bat aparkatzeko erabiliko dira.

Gehigarriak

Udako igerilekua irekita dagoenean eremuko trafikoa berrantolatuko da