Ostiralean Agerre-aldeko sarrera-irteeran aldaketak izango dira

Altzibar-Iturriotz espaloiaren berritze lanengatik

Altzibar eta Iturriotz arteko espaloia berritzeko lanak direla eta, ostiralean (hilak 22), Agerre-aldeko sarrera-irteeretan aldaketak izango dira. Hain zuzen ere, egun horretan hormigontzan egingo dituzte.

Goizean, auzogunerako irteera itxiko da. Arratsaldean, berriz, sarrera itxiko da. Beraz, bizilagunei adi ibiltzeko eskatu nahi zaie, sartu-irteerak toki bakarretik egin beharko dituztelako denek. Gauean, sarrera-irteerak irekita egongo dira, normaltasunez.