Xanistebanetako Jai Batzordea datorren asteazkenean bilduko da

Festek kartel iragarlea eta txupinazoa nork bota erabakiko dute

Xanistebanetako Jai Batzordearen hirugarren bilera izango da datorren asteazkenean, hilak 20, 18:00etan (Manuel Lekuona bibliotekan).

Egun horretan festen kartel iragarlea aukeratuko dute Jai Batzordeko kideek. Era berean, txupinazoa nork botako duen ere erabakiko dute ordezkariek, Jai Batzordearen gainerako puntuen artean.

Gehigarriak

Xanistebanetako Jai Batzordea datorren asteazkenean bilduko da