UEUn ikasteko laguntzak dituzte ikasle eta langabetu oiartzuarrek

Neguko zein udako ikastaroentzako bekak dira

Oiartzungo Udalak UEUko ikastaroak egiten dituzten ikasle eta langabetu oiartzuarrei dir-laguntzak ematen dizkie: matrikula eta egoitza gastuen erdia ordainduko die Udalak (gehienez 185 € ikastaroko).

Laguntza jasotzeko matrikularen ordainagiria, ikasle edo langabetua dela frogatzeko agiria, eta UEUko parte-hartze ziurtagiria aurkeztu behar dira.

Udalak UEUk urte guztian eskaintzen dituen ikastaroak laguntzen ditu: bai negukoak zein udakoak.