Udako igerilekua hilaren 15ean irekiko da

Denboraldiko bonoa egiteko aukera izango dute Elorsoroko bazkide ez direnek

Udako igerilekua bihar zortzi (hilak 15) irekiko da. Irailaren 16a arte, hiru hilabetez egongo da irekita. Ekaineko, abuztuko eta iraileko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da. Uztailekoa, berriz, 10:00etatik 21:00etara.

Elorsoro kiroldegiko bazkideek bazkidetzaren barruan zerbitzu hau sartua dute. Bazkide ez diren eta udako igerilekuko erabiltzaile izan nahi dutenek, denboraldi osoko bonoa egiteko aukera izango dute: familiarra (122,40 €), helduak -16 urtez goiti- (91, 80 €) eta haurrak -16 urtez beheiti- (61,20 €).

Egunerko sarrera, berriz, 7,30 € izango da helduentzako eta 3,65 € gazteentzat. Eguneko sarrerak bosnaka erosteko aukera ere izango da: 29,50 €an helduenak eta 15,60 €an gazteenak.

Gehigarriak

Udako igerilekua hilaren 15ean irekiko da