Ttittika Rekalten 'Zeihar soak' erakusketa irekiko da bihar

Hilaren 29a arte udaletxeko areto nagusian

Ttittika Rekalt artista polifazetikoaren Zeihar soak makro-argazki erakusketa ikusteko aukera izango da bihartik (hilak 5) hilaren 29a arte, udaletxeko areto nagusiaren. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.

Erakusketan, 16 makro-argazki izango dira ikusgai. Txorien gorotz, zakarrontzi, kamioi, auto, burdin zati edo egurretan agertzen diren marka txikietan ikusitakoa ekarriko du Oiartzunera. Rekalten beraren hitzetan, "ez dakit argazki egiten, ene begiek ikusi dütena da züen bixtala agertzen". Sustrai Colina bertsolari urruñarraren testuek lagunduko dituzte koadroak.

Gehigarriak

Ttittika Rekalten 'Zeihar soak' erakusketa irekiko da bihar