Oinbusa martxan da Elizalden eta Haurtzaron

Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxotik bide seguruak markatu dira

Elizalde Herri Eskolara, Elizalde Institutura eta Haurtzaro Ikastolara ikasleak oinez eta bide seguruetatik heltzeko Oinbusak martxan daude. Udalak, Mendi-Ingurumen sailaren eta udaltzaingoaren bitartez eta ikastetxeekin elkarlanean, bide seguruak markatu eta sustatzeko lanketa egin du.

Altzibar, Iturriotz eta Ugaldetxo auzoetatik bide seguruak markatu dira ikastetxeetara. Ibilbide horietan, elkartze-puntuetan seinaleak ere jarri dira.

Bide seguruak markatzeko, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Insitutuko DBHko ikasleen laguntza izan du Udalak.

Guraso bolondresak eta ikasle arduradunak

Oinbusaren helburua ikasleak hezkuntza zentroetara oinez joateko ohitura sustatzea da. Mugikortasun ohitura iraunkorrak eta osasuntsuak bultzatu nahi dira, azken urteetan ikastetxeetara oinez autoz joateko joera nagusitu baita. Honez gain, Oinbusarekin bestelako helburuak ere indartzen dira: haurren autonomia eta bizilagunen arteko harremanak sustatzea, esaterako.

HH eta LHko ikasleen Oinbusak guraso bolondresekin jarri dira martxan. Era berean, adin-tarte horretako ikasle helduenak ttikiagoen ardura hartzea ere bultzatu nahi da, haurren autonomia bultzatzeko.

DBHko ikasleak, berriz, autonomoak direnez ikastetxeetara oinez euren kabuz joatea bultzatu nahi izan da. Oinbusaren ideia eta bide seguruak azaltzeko, Haurtzaro Ikastolako eta Elizalde Institutuko ikasle ordezkariekin lanketa egin da.

2008/2009 ikasturtean Oinbus programa martxan egon zen Oiartuznen, guraso bolondresen laguntzarekin. Helburua, ikasturte bukaera honetan berriz martxan jartzea izan da, ohiturak etorkizunera begira aldatzen hasteko. Datorren ikasturtean, ikasturte hasieratik martxan jarriko da Oinbusa.

Gehigarriak

Oinbusa martxan da Elizalden eta Haurtzaron