Oiartzungo 26 jatetxek parte hartuko dute 'Euskara saltsan' egitasmoan

50 €ko sei sari eta Zuberoan bi lagunentzako otordu bat zozkatuko dira

Jatetxeetan euskararen presentzia gehitu eta normalizatzea du helburu aurten Oarsoaldeko Euskara Batzordetik martxan jarri den Euskara saltsan egitasmoa.

Oiartzunen, 26 jatetxek bat egin dute egitasmoarekin, oraingoz. Hemendik aurrera euren janari-eskaintza euskaraz eskaini eta udazkenean, bezeroen artean 50 €ko sei sari zozkatuko dituzte (kontsumitutako jatetxean bertan gastatzeko). Era berean, eskualdeko lau herrietan zozketan parte hartzen duten bezeroen artean Iturriozko Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordua zozkatuko da.

Hauek dira Oiartzunen Euskara saltsan egitasmoan parte hartzen ari diren jatetxeak:

- Irundarrene (Altzibar)

- Alhambra (Arragua)

- Amazkar (Elizalde)

- Gazte Izanak (Elizalde)

- Joxixionia (Elizalde)

- Kabitxo (Elizalde)

- Laia (Elizalde)

- Tolaita (Elizalde)

- Arritxulo (Ergoien)

- Fortaleza (Ergoien)

- Iriberri (Ergoien)

- Kapeo (Ergoien)

- Olaizola (Ergoien)

- Pikoketa (Ergoien)

- Tolare (Ergoien)

- Malkorra (Gurutze)

- Toki Alai (Gurutze)

- Gure Txoko (Iturriotz)

- Zuberoa (Iturriotz)

- Aristi (Ugaldetxo)

- Bikain (Ugaldetxo)

- Esnoiz (Ugaldetxo)

- Intxixu (Ugaldetxo)

- Ordo-zelai (Ugaldetxo)

- Tartalo (Ugaldetxo)

- Toki Ona (Ugaldetxo)

Gehigarriak

Oiartzungo 26 jatetxek parte hartuko dute 'Euskara saltsan' egitasmoan