Aisialdi eskaintza osasuntsua gaztetxoentzako astebururako

Binakako pala txapelketa eta euskal karaokea antolatu dira DBHko ikasleentzat

Adin txikikoei aisialdi eredu osasungarriak eskaintzeko asmoz, hilaren 26rako (larunbata) DBH 1. eta 3. maila arteko gaztetxoentzako binakako pala txapelketa eta euskal karaokea antolatu du Udalak, Kuadrillategiren eta Adingabeko Mahaiaren laguntzarekin.

Pala txapelketa Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan jokatuko da, 17:00etatik 19:00etara. Ikastetxeetan aldez aurretik izena emateko aukera izango dute gaztetxoek, baina egunean bertan ere izango da.

Ander Imaz pilotaria bertan izango da eta berarekin eskuz aritzeko aukera izango da.

Ordu berean , euskal karaokea izango da; hau, Haurtzaro Ikastolako jantokian.

Ekimenetan parte hartzen duten gaztetxoen artean zozketak egingo dira.