Urmendi Eguna ospatuko da igandean

Goizpasa antolatu du hezkuntza komunitateak

Urmendi Haur Eskolak osatzen duen hezkuntza komunitateak egun handia ospatuko du datorren igandean (hilak 27).

Haur, guraso eta irakasleek goizpasa antolatu dute Maria Garaiar plazako egoitzaren bueltan, Oiartzungo 0-3 hezkuntza egitasmoak Urmendi Eguna aitzakia hartuta. 

10:30etik aurrera, guraso eta irakasleek prestatutako antzerki emanaldia izango da eta txokoetan banatuko da ingurua: talogileak; goxo-denda; photocall-a; aurpegi pintaketa; fruta eta edari txokoa; artelanak...

Musika-tresnak jotzen dituzten gurasoek alaituko dute goiza, eta denentzako hamaikaetakoa izango da.

Gehigarriak

Urmendi Eguna ospatuko da igandean