Xanistebanetako Jai Batzordea, asteazkenean

Txupinazoa botatzeko proposamenak jasoko dira

Xanistebanetako Jai Batzordearen bigarren bilera izango da datorren asteazkenean, hilak 23, 19:00etan Manuel Lekuona bibliotekan.

Besteak beste, txupinazorako proposamenak egiteko aukera izango dute Jai Batzordeko kideek. Gainera, xanistebanak jai parekideagoak izateko helburua lortzeko, Udaleko Feminismo zinegotziak eta Berdintasun teknikariak parte hartuko dute saio honetan, iaz eskualde mailan egin zen diagnostikoaren harira.

Gehigarriak

Xanistebanetako Jai Batzordea, asteazkenean