Txomin Perurenaren garaikurrak Elorsoron jarri dira, herritarren bistara

Perurenak Udalari opartu dizkio bere garaikurrak

Txomin Perurenak txirrindulari izan zen urteetan lortu zituen garaipen nagusiak gogoratzen dituzten garaikurrak Elorsoro kiroldegiko sarreran jarri dira, herritar guztien ikusgarri. Guztira, bost garaikur, busto bat eta plaka bat jarri dira. Era berean, Perurenaren garaipen guztien zerrenda ere bistan jarri da. 158 garaipen lortu zituen profesional izan zen 14 urteetan, 60. eta 70. hamarkadan.

Perurenak berak Oiartzungo Udalari eman zizkion dohaintzan bere gariakur guztiak duela urte batzuuk. Gaur, Jexux Leonet alkateak "egindako oparia" eskertu dio publikok eta "herritarrek zure ibilbidearen berri izan dezaten, toki egoki bat" prestatu dela gaineratu du.

Perurenak Leonet alkatea eta Enekoitz Markos Kirol zinegotzia izan ditu aldamenean, baita bere ibilbidearekin erabat lotuta egon diren Lartaungo Zikloturista Elkarteko Bibiano Arbelaitz, Errenteriako Laguntasuna elkarteko Alberto Monroy eta Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko lehendakari Eduardo Soto.

Gehigarriak

Txomin Perurenaren garaikurrak Elorsoron jarri dira, herritarren bistara