Gazteen Antzerki Eskolan izen-ematea, astelehenetik aurrera

Ekainaren 8a arte egongo da aukera

Astelehenetik aurrera (hilak 21) 12 eta 18 urte arteko gaztetxoek datorren ikasturterako Oiartzungo Antzerki Eskolan izena emateko aukera izango dute. 

Ekainaren 8an bukatuko da izena emateko epea Elorsoro kiroldegian, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Institutuan. Ordainketaren ziurtagiria eta izen-emate orria aurkeztu behar dira horretarako. Ikasturtea 60 € ordaindu beharko dute oiartzuarrek eta 80 € kanpokoek. Ordainketa Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 1260900006 kontuan egin behar da.

Ordu eta erdiko eskolak astean

2018/2019ko eskolak Karaez kaleko 4. zenbakiko lokalean emango dira. Irailaren 26an, ikasturtearen aurkezpena bilera egingo da lokalean bertan (19:00etan) eta handik aurrera hasiko dira saioak.

Astean ordu eta erdiko saioa izango da: asteartean (19:00-20:30), asteazkenetan (14:45-16:15) edo ostiraletan (14:45-16:15). Izena ematerakoan, ordutegien artean gustukoena aukeratu beharko dute gaztetxoek.

Informazio gehiago kultura@oiartzun.org-ra idatzita edo 943 49 10 14 telefonora deituta eskatu daiteke.

Ikasturte bukaerako emanaldiak, ekaina hasieran

Ikasturte honetan Gazteen Antzerki Taldean Lur Korta eta Saioa Aizpurua irakasleekin aritu diren taldeek ekaina hasieran eskainiko dituzte ikasturte bukaerako emanaldiak: ekainaren 5ean, 18:30ean, Langosta Koadrilaren Hotela The Hotel El Hotel eta Arditurri taldearen Bizitza hau ez dugu nahi, eta, ekainaren 7an, ordu berean, Txiribuelta taldearen Zinema paradise. Hiru emanaldiak udaletxeko areto nagusian izango dira.

 

Gehigarriak

Gazteen Antzerki Eskolan izen-ematea, astelehenetik aurrera