Altzibar eta Iturriotz lotzen dituen espaloia konpontzeko lanak hasiko dira

Bi auzoetatik iritsitako eskaera erantzungo da

Altzibar eta Iturriotz auzoak lotzen dituen espaloia konpontzeko lanak hastera doaz. Lanak Altzibartik hasiko dira, Agerre-alde eta Zelaia etxadia elkartzen diren gunetik. Iturriozko Ziara kaleraino doan oinezkoen bidea konponduko da.

Aurreikuspenen arabera, behin hasita 10 aste iraungo dute lanek eta 186.000 €ko inbertsioa egingo du Udalak.

Bi auzoetatik heldu den eskaera izan da bi auzoen arteko espaloi honen egoera hobetzea. Iazko auzo batzarretan bai Altzibarren eta bai Iturriotzen Udalak espaloia berritzeko konpromisoa azaldu zuen. Oinezkoen mugikortasuna eta bide seguruak sortu eta hobetzea Udalaren lehentasunetako bat da. 

Gehigarriak

Altzibar eta Iturriotz lotzen dituen espaloia konpontzeko lanak hasiko dira