Silo plastikoa bilduko da hilaren 24an

Ergoien, Gurutze, Karrika eta Ugaldetxon egingo da bilketa

Silo plastikoaren bilketa berezia egingo du Udalak hilaren 24an (osteguna). Belar bolak biltzen dituen plastikoa hondakin berezia da eta tarteka sortzen da abereak dituzten baserrietan.

Oraingoa urteko bigarren bilketa izango da. Hilaren 22an eta 23an utzi beharko da silo plastikoa horretarako zehaztutako tokietan -ohikoak-: Ergoienen, Arbelaitz bidearen sarreran; Gurutzen, Bizardia Elkartearen aurrean; Karrikan, Gaintzabal bidearen sarreran; eta Ugaldetxon, Txaparreko zintzilikarioen ondoan edo Zerradi poligonoko ekarpen-gunearen ondoan.

Gehigarriak

Silo plastikoa bilduko da hilaren 24an