Oiartzungo komertzio ttikian erostera animatu ditu Udalak herritarrak

Itturriren 'Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi' kanpainarekin bat egin du

Itturri Merkataritza Elkarteak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpaina jarri du martxan. Maiatzaren 25a arte, kanpainan parte hartzen ari diren komertzioetako bezeroen artean 100 €ko bost txartel zokatuko dituzte. 

Oiartzungo Udalak kanpainarekin bat egin du. Komertzio ttikia indartzeko eta sustatzeko baliagarri izango delakoan, Itturriren ekimena txalotu du.

Era berean, oiartzuarrak Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpainan parte hartzera animatu ditu. Izan ere, komertzio ttikia herriari bizitza emateko ezinbestekoa da eta bertako komertzioetan kontsumituz, herriko ekonomia indartzen da.