Astelehenean ttikienentzako ipuin-kontaketa saioa izango da

Datorren astelehenetan (hilak 14) bi eta hiru urte arteko haurrentzako ipuin-kontaketa saioa izango da Manuel Lekuona bibliotekan, Lur Kortaren eskutik (17:30ean).

Saiora garaiz heltzeko eskatu nahi zaie gurasoei. Oraingo honetan, haurren adina kontuan hartuta, heldu batek egon ahal izango du saioan haurrarekin. Haur bakoitzeko, heldu batek sartu ahal izango du.

Gehigarriak

Astelehenean ttikienentzako ipuin-kontaketa saioa izango da