Helduen eskalada ikastaroan bada izena emateko tokia

Haurren ikastaroa atzo hasi zen

Elorsoro kiroldegiak haurrentzako (14 urte arte) eta helduentzako (14 urtetik gora) eskalada ikastaroak eskaini ditu. Helduen taldea osatzeko, oraindik lekua bada.

Ikastaroa astelehen eta asteazkenetan izango da, 19:30etik 21:00etara (hiruhilabeteko ikastaroa 120 € ordainduta). Interesaturik dagoenak, Elorsoro kiroldegiko harrerara jo behar du. Irakasle lanetan Mikel Fernandez ariko da.

Atzo, haurren eskalada ikastaroa hasi zen. Taldea osatu da, eta itxaron zerrenda ere osatu da.

Gehigarriak

Helduen eskalada ikastaroan bada izena emateko tokia