Tximeleta Elkarteak Oiartzungo Udala saritu du

Oiartzunek balore hezitzaileak sustatzea txalotu du

Tximeleta Elkarteak Oiartzungo Udala saritu du, "balore hezitzaileak sustatzen" egiten duen lanarengatik. Aurreko igandean, Donostiako Belodromoan ospatutako Gimnasia Erritmikoko Eskolarteko II. Jaialdiaren baitan jaso zuen aipamena Enekoitz Markos Kirol zinegotziak.

Markosek "eskerrak" eman zituen eta, era berean, "kirolaren eta jarduera fisikoaren bidez balore hezitzaileak transmititzen laguntzen duten kirol elkarte guztien lana" errekonozitu zuen, tartean, Tximeletarena.