Herrira etorriberrientzako harrera saioa izango da larunbatean

Hamaiketako baten bueltan, elkar ezagutzeko aukera izango da

Oiartzunera etorriberri diren bizilagunei harrera egingo zaie datorren larunbatean (hilak 5). Manuel Lekuona bibliotekan, 12:00etan izango da saio irekia, familia giroan pasatzeko ere aproposa izango dena.

Harrera saioan Oiartzuni buruzko bideo bat emango da, etorriberriei herriaren ezaugarri nagusiak azaltzeko. Era berean, euskararen garrantzia azpimarratuko da etorriberriei, hizkuntza integraziorako tresna garrantzitsua baita.

Hamaiketako goxo baten aitzakian, elkar ezagutzeko aukera izango da. Etorriberriek eta lehendik ere Oiartzunen bizi diren guztiek egiten dugulako herria, edozein oiartzuar parte hartzera gonbidatua dago.

Udaleko Euskara eta Gizarte-Ongizate sailek elkarrekin antolatzen dute harrera.

Gehigarriak

Herrira etorriberrientzako harrera saioa izango da larunbatean