Urtekarirako idazlanak jasotzeko epea ireki da

Maiatzaren 1a  baino lehen aurkeztu behar dira lanak

Oiartzun urtekarirako idazlanak bidaltzeko epea irekita dagoela jakinarazi du Urtekari Batzordeak.

Lanak maiatzaren 1a baino lehen entregatu behar dira kultura@oiartzun.org-n. Elkarte bakoitzaren idazlanak gehienez bi orrialde eta bi argazki izan beharko ditu.

Aldizkaria uztaila bukaeran argitaratuko da, xanistebanen aurretik.

Gehigarriak

Urtekarirako idazlanak jasotzeko epea ireki da