Udaleku irekietan izen-emateko epea hasiko da astelehenean

HH eta LHko haurrentzako eskaintza da

Udaleku irekietan izena emateko epea irekiko da datorren astelehenean, hilak 12. Hilaren 23a izango da haurrak apuntatzeko azkeneko eguna (ez da onartuko epez kanpo aurkezten den eskaerarik). Izen-ematea Mendiburu kaleko 5. zenbakiko bulegoan egin beharko da (lehen Atez ateko Informazio Bulegoa zena), astelehenetik ostiralera 08:30etik 11:30era eta 14:30tik 18:30era. 

Udaleku irekiak uztailean izango dira, bi txandatan banatua: uztailaren 2tik 13ra lehenengoa eta 16tik 30era bigarrena. Haurrek txanda bakarrean edo bietan parte hartzeko aukera izango dute.

Kuotak

Hamabostaldi bakarreko kuota 37 € izango da. Autobus zerbitzuarekin, 50 €. Familia bereko hiru haurrek izena ematen badute %25eko deskontua izango du bakoitzak: 28 € hamabostaldia, 38 € autobus zerbitzuarekin.

Hilabete osoko kuota, berriz, 73 € izango da, 100 € autobus zerbitzuarekin. Familia bereko hiru haurrek izena ematen badute %25eko deskontua izango dute: 55,50 € hilabeteko kuota eta 76 € autobus zerbitzuarekin.

Izen-emateko baldintzak

Oiartzungo udaleku irekietan HH 1. mailatik (2014an jaiotakoak) LH 6. maila arteko haurrek parte hartu dezakete. Oiartzuarrak -bertan erroldatuak- edota Oiartzungo ikastetxeren bateko (Elizalde Herri Eskola edo Haurtzaro Ikastola) iksale behar dute izan.

Izena emateko orduan gizarte segurantza txartelaren kopia, izen-emate orria eta ordainagiria aurkeztu beharko dira.

Ordainketak Euskadiko Kutxako ES66-3035 0126 64 1260048216 kontu korrontean egin beharko dira.

Bilerak haurrekin eta gurasoekin

Udaleku irekien filosofia eta oinarriak euskara, herrigintza, parte-hartzea, hezkidetza, elkartasuna eta sormena izango dira.

Udalekuen aurretik bi bilera egingo dira. Bat haurrekin, udalekuetarako dituzten nahiak jasotzeko (maiatzaren 28an, Elorsoro kiroldegiko bilera gelan) eta bestea gurasoekin, udalekuen inguruko informazio praktikoa eman eta zalantzak argitzeko (ekainaren 13an, udaletxeko areto nagusian).

Informazio gehiago www.oiartzuarrak.org edo www.gazteoiartzun.net-en izango da. Kontakturako udalekuak.oiartzun@gmail.com edo 645 005 496 telefonoa erabili daitezke.

Gehigarriak

Udaleku irekietan izen-emateko epea hasiko da astelehenean