Udaletxeko langile asanbladak bat egin du martxoaren 8ko greba feministarekin

Zinegoak jaialdiko film-laburrak ikusteko aukera izan da Oiartzunen

Aurten, martxoaren 8a mundu mailako greba feministak markatuko du. Emakumeok* planto egitera deituta daude. Oiartzungo Udalean, Gobernu Taldeak bat egin du grebarekin eta langile asanbladak ere atxikimendua agertu du.

Biharko, Oiartzungo Feministen Asanbladak herrian zenbait ekimen antolatu ditu: 12:00etan, elkarretaratzea Doneztebe plazan; 18:00etan, auto-karabana Haurtzaro Ikastolatik eta 19:30ean, emakume challenge-a pintxo poteoan.

Greba feministak zaintza-arduretan, lan-munduan, errekonozimendu sozialean etabarretan emakumeek gizonekiko pairatzen duten egoera desorekatua bisibilizatzea du helburu.

'Zinegoak', Bilbotik Oiartzunera

Emakumeen Nazioarteko Egunaren biharamunerako, Udalak eta Oiartzungo Feministen Asanbladak Bilboko Zinegoak gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiko film-laburretan emanaldia eskainiko du lehen aldiz herrian. 

Hilaren 9an (ostirala), 19:00etan, aurten lehiaketan parte hartu duten sei film-labur ikusteko aukera izango da, udaletxeko areto nagusian: Homoamak (Ainhoa Artetxe); Sirene (Zara Dwinger); Happy (Laura Dudgeon); Marguerite (Marianne Farley); Ornitorrinco (Sara Bamba eta Iván Martin Ruedas) eta Szèp Alak (Hajni Kis). Guztiak jatorrizko hizkuntza emango dira, euskaraz azpititulatuak.

Gehigarriak

Udaletxeko langile asanbladak bat egin du martxoaren 8ko greba feministarekin