Soinu Zahar eta Aurresku txapelketa izango da igandean kiroldegian

Herriko sei dantzarik parte hartuko dute Elizalde Dantza Taldeak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako lehiaketan

Datorren igandean, hilak 11, izango den gazteen Soinu Zahar eta Aurresku txapelketako kanporaketa aurkeztu dute gaur Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta, Elizalde Dantza Taldeko Izar Etxeberria eta Maddi Nazabal irakasleek. Elizalde Dantza Taldea da, Euskal Dantzarien Biltzarrarekin batera, antolatzailea. 

Elorsoro kiroldegian izango da kanporaketa, 11:00etan hasita. A (7-11 urte) eta B (12-15 urte) kategoriatako Gipuzkoako 31 dantzarik parte hartuko dute. Horien artean, herriko bi dantza taldeetako sei dantzarik (Elizalde Dantza Taldeko Irene Arozena, Irati Arsuaga eta Maddi Iradik eta, Haurtzaro Dantza Taldeko Uxue Muñoa, Lohizune Telletxea eta Lide Romerok). Epaimahaikide lanetan Katerin Artola oiartzuarra arituko da, besteak beste.

Euskal dantza emanaldi honetara gonbidatu dituzte herritarrak Udalak eta antolatzaileek, eta, bide batez, herriko dantzarien lana txalotzera. 

Gehigarriak

Soinu Zahar eta Aurresku txapelketa izango da igandean kiroldegian