Iparralde etorbidean aparkalekuak antolatzeko lanak hasi dira

Legarreako irisgarritasuna hobetzeko lanak ere egingo dira

Iparralde etorbidea eta Legarrea txukundu eta irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi dira gaur. Guztira, lanen aurreikuspena hiru hilabete eta erdikoa da eta, 284.606 €ko inbertsioa egingo du Udalak egoera hobetzeko.

Lehenengo, Iparralde etorbidea berrantolatuko da. Etorbidearen bi aldeetan antolatuko dira aparkalekuak Legarreatik Arragua aldera, San Esteban elizaren aldeko espaloiari zati bat kenduta.

Gaur egun dagoen aparkaleku kopuru antzekoa egongo da, baina baldintza egokietan, bide-segurtasuna eta oinezkoena bermatzeko moduan. Lan hauek lau asteko iraupena izango dutela aurreikusten da (beti ere, kanpo baldintzen -eguraldia...- arabera).

Legarrean, arrapala

Ondoren, Legarreako irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dira. Gaur egun dauden eskilarak kendu eta arrapala bat sortuko da maldan. Arrapala honek baranda izango du bi aldeetan, segurtasuna bermatzeko.

Arrapala eraikitzeko lanak hiru fasetan egingo dira. Fase bakoitzak hiru asteko iraupena izango duela aurreikusten da. Fase bakoitzean, zati hori itxita egongo da ibilgailuentzat. Hori dela eta, tarteka Fraileen Bidea erabili beharko dute Legarreako bizilagunek etxera heltzeko.

Gehigarriak

Iparralde etorbidean aparkalekuak antolatzeko lanak hasi dira