Karrikako lanen azalpenak emango ditu Udalak bilera irekian

Auzoko bidea zabaldu eta berritzeko lanak martxoaren 5ean hasiko dira

Karrika auzoko sarrera konpondu, bidea zabaldu eta hoditeria berritzeko lanak martxoaren 5ean hasiko dira. Aurretik, auzotarrak bilera irekira deitu ditu Udalak: hilaren 27an, asteartea, Artaso Elkartean (19:00). 

Bileraren helburua lanen nondik-norako zehatzak  eta auzotarrei nola eragingo dien azaltzea da. Lanek irauten duten bitartean auzoko mugikortasuna berbideratu eta antolatu beharko da, eta hori azaldu nahi die Udalak karrikatarrei, izan ditzaketen edozein zalantza argituz.

Karrikako bidea zabaldu eta oinezkoentzako espazio seguruak sortzea auzotarren aspaldiko eskaera da. 290.000 € inbertituko ditu Udalak lan hauetan. Hiru hilabeteko aurreikuspena dute.

Gehigarriak

Karrikako lanen azalpenak emango ditu Udalak bilera irekian