Herrian dauden txakur-kakentzako zaborrontzien mapa digitala osatu du Udalak

Auzo batzarren errondan ia auzo denetan errepikatzen den kexetako bat izan ohi da kalean uzten diren txakur-kakek auzotarren elkarbizitzan sortzen dituzten arantzak.

Oiartzunen, txakur-kakentzako 35 zakarrontzi baino gehiago daude duela zenbait urtetik hona, Udalak jarrita, txakur-jabeen eskura: Altzibar, Arragua, Elizalde, Ergoien, Iturriotz eta Ugaldetxon daude. 

Txakurren jabeak dira euren etxeko animaliaren arduradunak eta Udalak eurei laguntzeko jarrita ditu ontzi hauek. Eurek erabiltzeko propio jarritako ontzi hauen mapa digitala egin du Udalak, kokapenen ezagutzak euren txakurren hondakinak egoki kdueatzen lagundu diezaioten. Bide batez, txakur-kaken edukiontziak erabiltzeak oiartzuarren arteko elkarbizitza hobetzen lagunduko lukeela sinetsita dago Udala. 

Mapa digitala oiartzun.eus webgunean dago ikusgai, Udalerria ataleko Hondakinen kudeaketa atalean, Azpiegituren mapa-n sartuta.

Txakur-kaken edukiontzien mapa