Legarreako eta Iparralde etorbideko lanak azaltzeko bilerara deitu dituzte bizilagunak

Hilaren 23an da hitzordua, bibliotekan

Martxoaren 5ean hasiko dira Legarreako irisgarritasuna hobetzeko eta Iparralde etorbidea berrantolatzeko lanak. Hori dela eta, datorren asterako bilerara deitu ditu Udalak Legarreako eta Iparralde etorbideko bizilagunak (Legarreatik Elizalde Hotela bitarteko bizitzetan bizi direnak).

Hitzordua hilaren 23an, ostirala, da Manuel Lekuona bibliotekan, 19:00etan. Bileraren helburua lanak nola egingo diren eta bizilagunei nola eragingo dien azaltzea da, epe horretan nola antolatuko den kontatzea, alegia. Bizilagunen zalantzak argitzeko ere izango da bilera.

Gehigarriak

Legarreako eta Iparralde etorbideko lanak azaltzeko bilerara deitu dituzte bizilagunak