Kaldereroak eta, Artzain eta Inudeak otsaileko azkeneko asteburuan ospatuko dira

Aiora Aginaga eta Oihan Eskudero izango dira aurten Inude eta Artzain Nagusiak

Oiartzungo Udalak eta Oiartzungo Flauta Taldeak kaldereroen konpartsa eta, Artzain eta Inudeen festa aurkeztu dute elkarrekin. Josune Cousillas Kultura zinegotziak, Iñaki Gurruchaga Oiartzungo Flauta Taldeko zuzendariak, Jose Luis Saizar lehendakariak eta. Aiora Aginaga eta Oihan Eskudero aurtengo Inude eta Artzain Nagusiek elkarrekin aurkeztu dute ekimena.

Oiartzungo Flauta Taldeak festa hau 2003tik antolatzen du. Festan, Oiartzungo Flauta Taldeko kideez gain, herriko eragile askok parte hartzen dute: Elizalde eta Haurtzaro Dantza Taldeek; danborradak; Erraldoien Konpartsak; Ibargain Musika Eskolak; Ttak-ek; Auntxa Trikititxa Eskolak eta Lartaungo txistulariek.

Udalak Oiartzungo Flauta Taldeak festa hau antolatzen egiten duen lana errekonozitu nahi du eta herritarrak parte hartzera animatu, ikusle moduan ez ezik, parte-hartzeko aukera gehiago ere badaudelako.

EGITARAUA:

Kaldereroak (hilak 24, larunbata):

11:30: Artzain eta Inude Nagusiei banda jartzea, iazko Artzain eta Inude Nagusien eskutik, udaletxeko areto nagusian.

11:30-13:00: Haur jolasak, Doneztebe plazan.

18:45: Kaldereroen konpartsaren irteera, Aialde kaletik.

20:45: Zerra musikalaren kontzertua, udaletxeko areto nagusian.

Artzain eta Inudeak (hilak 25, igandea):

09:00: Txistularien eta trikitilarien diana.

11:15: Artzain eta Inudeen desfilea (Aialde plaza-Doneztebe plaza-Landetxe plaza-Madalensoro).

Gehigarriak

Kaldereroak eta, Artzain eta Inudeak otsaileko azkeneko asteburuan ospatuko dira