Silo plastikoaren bilketa berezia egingo da gaur zortzi

Hilaren 20an eta 21ean atera daitezke hondakinak bost bilketa-guneetara

Gaur zortzi (hilak 22, osteguna) silo plastikoaren bilkera berezia egingo da Oiartzungo landa-eremuan. Belar bolak biltzen dituen plastikoari dagokio bilketa hau.

Zerbitzu honen erabiltzaileek aurreko bi egunetan (hilak 20 eta 21, asteartea eta asteazkena) utzi ditzakete hondakinak bilketa guneak izango diren puntuetan: Ergoienen, Arbelaitz bidearen sarreran; Gurutzen, Bizardia Elkartearen aurrean; Karrikan, Gaintzabal bidearen sarreran eta Ugaldetxon, Zerradi poligonoko ekarpen-gunearen ondoan eta Txaparreko zintzilikarioen ondoan.

Gehigarriak

Silo plastikoaren bilketa berezia egingo da gaur zortzi