Oarsoaldean Eskola Kirolean desplazamendu jasangarriak sustatzeko dinamizazio lana

Iaz bakarkako autoen erabilera pixka bat igo zen

Oarsoaldeko Eskola Kirolako parte diren eragileek (udal teknikariak, eskoletako koordinatzaileak, Kirolaisi XXIeko koordinatzailea...) astero elkartzen dira Kirol Mahaian aipatutako gaia lantzeko. Besteak beste, Oarsoaldeko lau udalerrietan larunbat goizetan jokatzen diren Eskola Kiroleko partidetara egiten diren joan-etorrietan erabiltzen den garraiobidea aztertzen da.

Ikasturte ugari daramatzate dinamizazio lanak egiten joan-etorri horiek modu jasangarrian egin daitezen eta desplazamendu hauek bizitza osasuntsu baten ohiturekin eta iraunkortasunarekin lotu daitezen. Horiek horrela, bizikletan joatea saritzen da, gurasoek kotxe elkarbanatuak erabiltzera animatzen dira, garraio publikoaren erabilera sustatu...

Aipatutako lana aurrera eraman ahal izateko datu fidagarriak edukitzea garrantzitsua da eta horretarako, teknikariek eta koordinatzaileek, besteak beste, astebururo haur bakoitza nola desplazatu den jasotzen dute 2013az geroztik. Horrela, datu base fidagarria sortu da desplazamenduak zein motatakoak diren jakiteko.

Datu horiek kontuan izanda, azken denboraldian bakarkako autoetan egiten diren desplazamenduen kopurua pixka bat igo da, eta horrek neurri txikian beste joan-etorrietan jaitsiera eragin du.

IKASTURTEADESPLAZAMENDU JASANGARRIAK
2013-2014%45
2014-2015%44
2015-2016%46
2016-2017%45

Oarsoaldea eskualdeko Eskola Kiroleko mahaitik, desplazamendu jasangarriak sustatzen jarraitu nahi da eta, gurasoak eta haurrak animatu nahi dituzte partiduetara joan-etorriak modu jasangarrian egitera, bizitza ohitura osasuntsuak eduki ditzagun eta ingurugiroarekiko errespetuzko jokaerak.

Gehigarriak

Oarsoaldean Eskola Kirolean desplazamendu jasangarriak sustatzeko dinamizazio lana