Anje Duhaldek kontzertua emango du Oiartzunen

Sarrerak ostiralean jarriko dira salgai

Anje Duhalde musikari ezagunak kontzertu akustikoa emango du Oiartuznen, Remy Gachisen laguntzarekin, hilaren 29an (22:00etan, udaletxeko areto nagusian), Oiartzungo Udalak antolatuta.

Sarrerak ostiraletik (hilak 15) aurrera egongo dira salgai Amazkar eta Potte tabernetan, eta Elorsoro kiroldegian, 8 €ren truke. Egunean bertan, 10 €tam erosteko aukera izango da.

Gehigarriak

Anje Duhaldek kontzertua emango du Oiartzunen