XX. mende hasierako Arditurriko meatzariak omentzeko erakusketa inauguratu da Arditurrin

Otsailaren 25a arte egongo da ikusgai

Arditurriko Interpretazio Zentroan XX. mende hasierako meatzaiei omenaldia erakusketa inauguratu da gaur. XX. mende hasierako Arditurriko argazkiak eta garaiko jantziak ezagutzeko aukera izango da 2018ko otsailaren 25a arte.

Jardunaldia Jexux Leonet Oiartzungo alkateak, Carlos Olaetxea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gordailuako zuzendariak eta Guillermo Laine SADIMEko ordezkariak inauguratu dute, ohorezko gonbidatuen aurrean: Arditurriko meategietako langile izandakoak.

Arditurriren balio arkeologikoa sozializatzeko lana egin da 2007an Interpretazio Zentroa ireki zenetik. Orain, Arditurrin lan egin eta bizi izan ziren pertsonei aurpegia eta bizipena jarri nahi zaie.

Tren berdea eta bisitak prezio berezian datorren astean

Dagoeneko 137.000 bisitarik ezagutu dituzte Arditurriko lurpeak, baina datorren astean berriz ere aukera berezi eta polita izango da Arditurri ezagutzeko. Izan ere, abenduaren 6an, 8an eta 9an tren berdea eta bisitak prezio murriztuan eskainiko dira.

Gehigarriak

XX. mende hasierako Arditurriko meatzariak omentzeko erakusketa inauguratu da Arditurrin