Oiartzungo Udalak Feminismo saila sortu du

Oiartzungo Udalak Feminismo saila martxan jarri du. Gizon-emakumeen aukeren berdintasunean urratsak emateko eta norabideak markatzeko lagungarria izango da gaian aditua den teknikari bat aritzea Udalean lanean.

Udaleko sail guztietan generoaren gaia transbertsalki lantzea da helburua. Udalgintzako arlo guztietan generoaren ikuspegia mantenduz soilik lortuko da udalean eta herri bizitzan gizon-emakumeen artkeo parekidetasuna bermatzea. Politika tradizionalki ikuspegi androzentrikoarekin egin izan da, gizonen lehentasunak erdigunean jarrita.

Honez gain, Berdintasun Legediak betetzeko ezinbesteko neurriak betetzeko ere balioko du Sail berri honek.

Feminismo sailarekin harremanetan jartzeko feminismoa@oiartzun.org helbidea erabili dezakete herritarrek.

Gehigarriak

Oiartzungo Udalak Feminismo saila sortu du