Ostalari eta merkatarientzako euskara eskoletan izen-ematea irekita dago abenduaren 13a arte

LANIN egitasmoan parte hartzen duten enpresetako langileek ere ikastaro hauetan parte hartu dezakete

Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko duten hitzarmenari esker, Oiartzungo merkatariek eta ostalariek euskara eskolak jasotzeko aukera izango dute berriz.

Izen-ematea abenduaren 13a arte dago irekita, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunean (Helbidea: Aialde kalea, 2. Fermiñene etxea; e-maila: merkatariostalari@tturttur.eus; telefonoa: 943 26 01 82). 

Bi ikastaro eskainiko dira, oinarrizkoa (euskara ikasten hasi nahi dutenentzat) eta aurreratua (euskara maila hobetu nahi dutenentzat). Biak ala biak, 60 ordukoak izango dira eta Intxixu AEK euskaltegiko irakasleak arduratuko dira saioez. Eskolak Mamut eraikinean emango dira, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bulegoetan, baina taldetxoa osatuz gero, enpresan bertan emateko aukera izango da.

Euskara eskola hauen matrikula 100 €koa izango da. Hala ere, Udalaren beka sistemaren laguntza jasotzeko aukera badago, eta asistentzia betez gero, Udalak bere gain hartuko du eskolen prezioaren %70a. Gainera, HABEren hizkuntz-ziurtagiriak lortzeko aukera izango dute ikasleek.

LANIN egitasmoko enpresetako langileentzat ere bai

Berrikuntza gisa, herriko enpresa ttiki eta ertainak euskalduntzeko LANIN egitasmon sartzen diren lantokietako langileek ere izango dute aukera euskara eskola hauek jasotzeko, merkatari eta ostalarien baldintza berberetan.

Izen-emate epeak eta tokiak berdinak izango dira. Enpresa bateko langile talde koxkorra animatzen bada euskara ikastera, euren lantokian bertan  eskolako jasotzeko aukera izango dute.

Gehigarriak

Ostalari eta merkatarientzako euskara eskoletan izen-ematea irekita dago abenduaren 13a arte