Azaroko ohiko udalbatzarra izango da bihar

11 puntuko gai zerrenda landuko da

Bihar, azaroak 29, azaroko ohiko udalbatzarra izango da. Saio irekia 19:00etan hasiko da. Gai-zerrenda hau landuko dute zinegotziek:

1) Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.

2) Europako Justizia Auzitegiak Mendebaldeko Saharari buruz emandako epaia betetzearen gaineko mozioa, EH Bilduk aurkezturikoa.

3) ELI-2 eremuko desjabetza proiektuan balio doiaren espedienteari buruz Nahitaezko Desjabetzeen Lurralde Epaimahaiak emandako ebazpenaren aurka Inmobiliaria de Orio Txoko Txiki SLk tartekatutako auzi-errekurtsoan bertaratzeko erabakia (2017/11/08ko 1146 zenbakiko dekretua) berrestea.

4) Zerga Ordenantzaren aldaketa argindar, gasa, ura eta hidrokarburoen garraio enpresei lurzoru, hegalkin eta lurpearen erabilpen pribatiboagatik petxa eransteko.

5) Oiartzungo udal kirol instalazioen arautegia.

6) Txost Oiartzungo Pilota Kirol Taldeari Madalensoroko lokal bat zesioan uzteko hitzarmena.

7) Udal Kultur-etxeko Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2017. urteko txostenaren aurkezpen eta onespena.

8) Ibarburuene udal eraikineko Jarduera Prebentiboaren Plangintzari buruzko 2017. urteko Txostenaren aurkezpen eta onespena.

9) Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.

10) Beste organoen jardueraren jarraipena.

11) Eskari-galderak.