Amerikako hizkuntza indigenei buruzko dokumentala eta solasaldia Oiartzunen

Lider indigenek ere parte hartuko dute saioan

Udalak eta Garabide Elkarteak elkarrekin aurkeztu dute gaur zortzi, hilak 17, udaletxeko areto nagusian izango den saio berezia (19:00etan): ArNasa txiKitxuak (Andeetako bi hizkuntzari eutsi guran) dokumentalaren emanaldia eta ondorengo solasaldia.

Josune Cousillas Kultura zinegotziak hizkuntzak kultura batean duen garrantzia azpimarratu du. Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziak, berriz, hizkuntza gutxituen elkar-ezagutzak duen garrantzia azpimarratu du, euskarak eta euskal hiztunek beste hizkuntza gutxituetatik jaso dezaten eta, noski, besteei ere eman diezaieten. Era berean, Garabidek hizkuntza gutxituen erreparazioan egiten duen lankidetza lana goraipatu du Udalak. Azken urteetan Oiartzunen euren lana ezagutzeko aukera izatea ohore bat da.

Lider indigenekin solasean aritzeko aukera

ArNasa txiKitxuak dokumentala Hego Amerikako nasa eta kitxua jatorrizko hizkuntzen ingurukoa da, Garabidek egina.

Emanaldiaren ondoren, Euskal Herrian aditu titulu ikasketak egiten ari diren lider indigenekin solasean aritzeko aukera izango da, euren hizkuntzen egoera bertatik bertara ezagutzeko: egoera, arazoak, zertan ari diren...

Udalak eta Garabidek oiartzuar guztiak gonbidatu nahi dituzte nasa eta kitxua hizkuntzen eta hiztunen errealitatea bertatik bertara ezagutzera.

Gehigarriak

Amerikako hizkuntza indigenei buruzko dokumentala eta solasaldia Oiartzunen