Muittu!ko talde batean parte hartzeko tokia dago oraindik

Udalak jakinarazi nahi du LH 2. mailako haurrentzako eskaintzen duen Muittu! egitasmoan parte hartzeko tokia dagoela, astelehen eta asteazkenetako txandan.

Interesa dutenek eskolakirola@gmail.com helbidera idatzita informazio gehiago jaso dezakete, baita 943 49 01 42 telefonora deitu eta Eskola Kirolako arduradunaz galdetuta.

Aste honetan hasi da ikasturtea Muittu!-n. Oraingoz, 15 haurrek parte hartuko dute ekimenean, bi taldetan. Malen Moran hezitzailea arduratuko da bi taldeez.

Gehigarriak

Muittu!ko talde batean parte hartzeko tokia dago oraindik