Lantarongo hilketa matxista gaitzesteko mobilizazioekin bat egin du Udalak

Mugimendu feministak biharko egin du deialdia

Oiartzungo Udala eraso matxistekin nazkatuta dago. Atzo, Euskal Herrian beste hilketa matxista baten berri izan genuen: Araban, 45 urteko emakume bat hil du bere senarrak. 

Azken bi asteak latzak izan dira Euskal Herrian, indarkeria matxistak bere aurpegi guztiak erakutsi ditu: hiru emakumeren hilketak (Melodie Masse Uztaritzen; Noelia Noemi Sestaon, et Ana Lantaronen); bortxaketak (Errenterian); genero biolentziarengatik atxiloketak (Bilbon, Berriobeitin, Zizurren...).

Oiartzungo Udalak eraso eta hilketa matxista horiek guztiak gogor gaitzesten ditu. Horrekin batera, azken hilketa matxista salatzeko herri mugimendu feministak biharko (urriak 5) egin duen deiarekin bat egiten du: Doneztebe plazan, 19:30ean.

Oiartzuarrei, indarkeria matxistaren kontra kalera atera eta mobilizatzeko eskatu nahi die Udalak.

Gehigarriak

Lantarongo hilketa matxista gaitzesteko mobilizazioekin bat egin du Udalak