Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak aurkeztuko dira aste honetan

Eskualde zein herri mailako bi egitasmo martxan jarriko dira

Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak, zenbait euskaltzalerekin elkarlanean, datozen bi urteetarako euskararen erabilera sustatzeko lehentasunezkoak izango diren ekimenak proposatu nahi dizkiete Oiartzungo eragile eta euskaltzaleei.

Deialdia urriaren 5erako (osteguna) da, 19:00etan Manuel Lekuona bibliotekan.

Azken urteetako euskararen erabileraren bilakaerak kezkatuta, euskararen arnasguneen inguruko bi tailer antolatu ziren iaz eta 100 herritarrek parte hartu zuten. Tailer hauetan euskararen erabileran eragiteko lantalde bat osatu zen. Talde honen proposamenak dira osteguneko bileran aurkeztuko direnak.

Oarsoarrak komunitatearen konpromisoak

Bat, eskualde mailan Oarsoarrak komunitatea osatzea izango da. Egitasmoaren helburua herritarrak euskararen alde aktibatzea izango da. Edozeinek parte hartu ahal izango du, norberaren neurriko konpromiso bat hartuz.

Bestetik, Oiartzuni begira, aurtengo abenduan urrats bat gehiago ematea proposatuko da, Konpromisotik aD/Ritzera pasatzeko.

Herritarren inplikaziorik gabeko ezinezkoa izango da egitasmoa aurrera ateratzea, horregatik, elkarte eta herritarrei azalpenak eman nahi zaizkie aurretik.

Gehigarriak

Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak aurkeztuko dira aste honetan