Energiaren erabilera iraunkorra sustatu eta ohitura berriak ikasteko topaketa Laboren

Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatu du

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin Oarsoaldeako Energila Plana zehaztu zenean, lerro nagusienetako bat herritarren sentikortze ekintzei bideratua zegoen.

Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, sentikortze plana neurrira egiteko asmoz, aurten Oarsoaldeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, herritarrek energiaren erabileraren inguruan duten ezagutzea kontuan hartu nahi dugu. Prozesu honetan elkarbanatutako informazioan oinarrituta, Oarsaoldeako Energia Sentikortze programa zehatza eratuko da.

Ikaskuntza esperientzia honen lehen urratsa Laboren antolatuko den topaketa da. Bertaratzen direnek energiaren erabileran ditugu ohiturei buruz iritzia eman eta gure egunerokotasunean hobekuntzak egiteko eman beharreko pausoei buruzko ekarpenak egingo dituzte.

Hone gain, energiaren alorrean dituzten zalantzak, proposamenak, hobekuntzak eta interesak partekatzeko gunea izango da.

Topaketak 11etatik bazkalostera arte iraungo du, eta tartean bertako jakien dastaketa eskainiko da.

Animatu eta zatoz zure energia ona gurekin elkarbanatzera!

Izen-ematea eta informazio gehiago:

energia.guneirekia@gmail.com

608 318 794

943 49 41 29

Gehigarriak

Energiaren erabilera iraunkorra sustatu eta ohitura berriak ikasteko topaketa Laboren